miércoles, 20 de febrero de 2013


Gure hitza betetzen

Giza Eskubideen aldeko lan guztiari amaiera egokia eman behar genion eta gaurko egunean jarri diogu bukaera borobila asteari. Zin egin genuen gure gogoeta guztiak eta herritarren iritziak herri agintariei helaraziko genizkiela eta gaur gure hitza bete dugu. Ordu bete iraun duen bilera batean eskolako ordezkariek (Julen Garmendia, Ibon Arrieta eta Aida Rey) Ibai Iriarte alkatearekin jardun dira. Bertara eraman dituzten beraiek landutako gaiak, aterako ondorio eta konpromisoak eta herritarren eskariak. Lan guztia hau oso baliogarria izan da ikasle guztientzat eta baita Hirukide eskolarentzat. Espero dugu Udal agintariek etekina atera ahal izatea ere. Eskolako kazetariak ere gurekin egon dira (Julen San Martin) eta bertan edukitako elkarrizketa aurki edukiko duzue beraien blogean http://kazetarimoduan.tumblr.com/



Lo prometido es deuda

Hoy le hemos puesto el broche de oro a todo el trabajo realizado durante la semana de los derechos humanos. Prometimos que haríamos llegar a los representantes municipales todas nuestras reflexiones y las opiniones de de los ciudadanos y hoy hemos cumplido con nuestra palabra. Durante una hora los representantes del colegio (Julen Garmendia, Ibon Arrieta y Aida Rey) se han entrevistado con el alcalde Ibai Iriarte. Han compartido el trabajo realizado, las conclusiones y compromisos a las que han llegado y las peticiones de los ciudadanos. Todo este trabajo ha sido muy válido para los alumnos y para Hirukide. Esperemos que los representantes municipales también sepan sacarle provecho a todo ello. Los periodistas del colegio también han estado presentes y pronto tendréis la entrevista en su blog http://kazetarimoduan.tumblr.com/     


Orain dela hamar urte…

Gaur betetzen dira hamar urte “Egunkaria” itxi zutela. Informazio eskubidea urratzen zuen ekintza hura gogoratzea, hamar urte beranduago, zilegi iruditzen zaigu.



Hace diez años…

Hoy se cumplen diez años del cierre de “Egunkaria”. Nos parece justo recordar, diez años más tarde, aquel hecho que supuso una violación al derecho de información. 

miércoles, 6 de febrero de 2013


             Lehengo astean giza eskubideei buruzko zenbait ekintza burutu genituen gelan.  Lau taldeetan banatu ginen  eta gai ezberdinak landu genituen adibidez;  Unicef eta beste erakundeak, multinazionalak, haur nesken esplotazioa, umeen esplotazioa. Lehenik eta behin, bakoitzak bere gaiaren informazioa bilatu zuen ordenagailuan eta gaiaren ondorio gisa esaldi bat atera genuen. Ondoren, kartulinetan esaldia kopiatu eta pasilloetan ezarri genituen esaldiak: nahikoa da haur nesken esplotazioaren, justizia lortu behar dugu  umeek bizimodu hobea izan dezaten, haur guztiek eskubide berdinak izan behar ditugu, Unicef-ek kosta ala kosta umeentzat bakunak eta ezinbesteko gauzak lotzen ditu. Gero, konklusio horretan oinarrituta antzerki eta presentazio batzuk egin genituen talde bakoitzak. Hau guztiarekin inguruko jende asko oso egoera txarrean bizi dela eta laguntza bat eskaini behar zaiela ikasi dugu, ea hemendik aurrera horrela izaten den!  


martes, 5 de febrero de 2013


Gu DBH 2. Mailako ikasleak gara eta giza eskubideen aste honetan zehar, haur esklabutzari buruz lan egiten egon gara.
Honekin lan egiteko, taldeetan bildu gara eta talde bakoitzak gai honi buruz informazio konkretu bat bilatu behar izan du. Batzuk haurren abusu sexualari buruz bilatu dute informazioa, besteak, Unicefek duen eraginari buruz, beste batzuk multinazionalen buruz eta 4. Talde batek haur esplotatuen lanari buruzko informazioa bilatu zuen.
Gai guzti hauek aurkeztu genituen gela guztiaren aurrean, horrela, denak hobeto ulertzeko, haur esklabutzaren esanahia.
Hurrengo klasean, talde bakoitzak bilatu zuen informazio hori esaldi batean laburtu ondoren, Triangulora jaitsi ginen, bertan zegoen postontzian egin genuen lana sartzeko, baina gure kalterako konturatu ginen, hau jada, kendua zutela, beraz, buelta erdia eman eta eskoara bueltatu ginen.
Hau horrela ikusirik, giza eskubideen inguruan informazioa bilatzen jardun genuen hurrengo astean, zehazki, informazio hau bilatu genuen: Zer ziren giza eskubideak, zein pertsonek jasaten duten indarkeria eta nondik datozen giza eskubideak.
Honekin haur esklabutzaren astean zehar eginiko lana amaitu genuen.

viernes, 1 de febrero de 2013


Ikasleak Islamera gerturatzen

           Giza eskubideen astearen baitan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Erlijioartekotasuna landu dute. Aste honetan zehar gure artean bizi eta gurekin jolastu eta ikasten duten musulmanek sinesten eta praktikatzen duten erlijiora gerturatu gara. Lan guzti honen helburua Islama gertutik ezagutzea eta baloratzea zen. Aldi berean gure sinesmen edo ohitura desberdin dituztenak era positiboan baloratzen ikasi dute. Ekintzen artean Tolosako meskitara bisita egin dute. Honek guztiak elkarbizitza bultzatzen du eta gizarteratze prozesuan laguntzen du ere.


Los alumnos se acercan al Islam

           Dentro de la Semana de los derechos humanos, los alumnos de 5º y 6º de primaria han trabajado la interelijiosidad. Durante esta semana nos hemos acercado a la religión de muchos musulmanes que estudian y juegan con nosotros. El objetivo de todo este trabajo era conocer de cerca el Islam. Al mismo tiempo se trataba de valorar positivamente a aquellos que tienen costumbres y creencias diferentes. Entre las actividades han visitado la mezquita de Tolosa. Todas estas actividades animan a la convivencia y ayudan en el proceso de socialización.



Krisiaren aurrean eduki dezakegun jarreraren harira, agian ondorio bezala "Fundación Once-k" prestatutako bideo hau baliogarria egingo zaigu.




Siguiendo el planteamiento de la actitud que debemos mantener ante la crisis, es posible que este video de la "Fundación Once" nos pueda ser útil.

“La otra cara de la crisis.
Jarrera baikorra eragozpenen aurrean”

Atzo arratsaldean Jose Antonio Gonzalezek era ederrean borobildu zuen Giza eskubideen astea. Psikologo bilbotar honek eragozpenen aurrean eduki behar dugun jarrerari buruz hitz egin zigun. Arazoak arazo zer nolako aukerak ditugu aurretik gure bizitzetan. Atzo ere gure ikasle kazetariak bertan egon ziren eta beraiek jasotako guztia beraien blogean topatuko duzue “Kazetari moduan”  http://kazetarimoduan.tumblr.com/





Ayer por la tarde Jose Antonio Gonzalez puso el broche de oro a la Semana de los Derechos Humanos. El psicólogo bilbaíno nos habló de la actitud que debemos de tener ante las adversidades. A pesar de todos los problemas que nos puedan surgir cual debe ser nuestra actitud vital. Ayer también contamos con la compañía de nuestros alumnos periodistas y todo lo recogido por ellos lo podréis encontrar en el blog “Kazetari moduan”  http://kazetarimoduan.tumblr.com/

martes, 29 de enero de 2013

Mahai ingurua benetan interesgarria


"Realidad social de la crisis. Giza eskubideak eta krisia"

Hori izan zen astearteko mahai inguruaren izenburua. Eta horren inguruan jardun zuten gure lau hizlariek:

Pako Garmendia (Soziologian katedraduna eta Deustuko irakaslea)

Jon Sardon (Caritaseko Laguntza Etxea, etorkinen harrera etxeko kidea)

Fatima Otegi (Caritaseko lehenengo harrera egiteko arduraduna)

Koldo Casla (Ararteko Kabinete zuzendaria)

Bakoitzak bere ikuspuntutik krisiaren arrazoiak eta ondorioak aztertu zituen eta gogoeta egiteko erronka utzi ziguten ere. Hizlariekin elkarrizketak eta informazio gehiago aurki gure eskolako ikasleen bloggean topatuko duzue “Kazetari moduan” http://kazetarimoduan.tumblr.com/





Bajo este título conversaron los invitados a la mesa redonda del pasado martes:

Pako Garmendia (Catedrático en Sociología y profesor de Deusto)

Jon Sardon (Miembro de la casa de acogida de inmigrantes de Caritas, Laguntza etxea)

Fatima Otegi (Responsable de la primera acogida de Caritas)

Koldo Casla (Director de gabinete del Ararteko)

Cada uno, desde su punto de vista, analizó las razones y consecuencias de la crisis y nos dejaron el desfío de profundizar en nuestra responsabilidad para contribuir socialmente en la mejora de la situación. Entrevistas con los ponentes y más información proximamente en el blogg de los alumnos del colegio “Kazetari moduan”  http://kazetarimoduan.tumblr.com/



Buzoira bisita DBH 4 Bkoekin

Hasi gara Trianguloan kokaturik dagoen buzoira bisitak egiten. Klasean hausnarketa batzuk egin ondoren (oso sakonak), esaldi bat idatzi dugu guri dagokigun puzzle piezan eta Triangulora jaitsi gara DBH 4 B ko guztiak. Gure buila eta zalaparta artean, hausnarketa oso interesgarriak sortu dira eta koadernotxotik orri batzuk hartu, bertan idatzi eta buzoira jaurti ditugu. Ziur postontzi honek gauza interesgarriak esango dizkigula irekitzen dugunean.  


lunes, 21 de enero de 2013



Animatu parte hartzera!!
Lekua: Hirukideko areto nagusia
(San Franzisko, 12)


**********
Mahai ingurua. Gaia: “Realidad social de la crisis. Giza eskubideak eta krisia”.
Hizlariak: Koldo Casla (Arartekoaren gabinete zuzendaria); Pako Garmendia (Soziologoa eta Deustoko irakaslea) eta Caritaseko ordezkaria.
Urtarrilak 29, arratsaldeko 7etan.

********

Hitzaldia. Gaia: “La otra cara de la crisis. Jarrera baikorra eragozpenen aurrean” 
Hizlaria: Jose Antonio Gonzalez (Psikologoa eta Adimen emozionalean aditua). 
Urtarrilak 31, arratsaldeko 6etan.





¡¡Animate y participa!!
Lugar: Salón de actos de Hirukide
(San Francisco, 12)


Mesa redonda. Tema: “Realidad social de la crisis. Giza eskubideak eta krisia”. 
Ponentes: Koldo Casla (Director del gabinete del Ararteko); Pako Garmendia (Sociologo y profesor de Deusto) y un representante de Caritas.
29 de enero, a las 7 de la tarde.

********
Conferencia. Tema: “La otra cara de la crisis. Jarrera baikorra eragozpenen aurrean” 
Ponente: Jose Antonio Gonzalez (Psicólogo y experto en inteligencia emocional). 31 de enero, a las 6 de la tarde.

jueves, 17 de enero de 2013

Ikasleen lana/Trabajo en el aula


HH eta LHko 1. zikloa (3-8 urte): Haurren eskubideak
LHko 2. zikloa (8-10 urte): Gizakia eta natura (jarrera ekologikoago baten bila)
LHko 3. zikloa (10-12 urte): Intererlijiotasuna (Islama eta Kristautasuna lankidetzan)
BHko 1. zikloa (12-14urte ): Haur esklabutza (Gu bezalako haurrak)
BHko 2. zikloa (14-16 urte): Gizarte tolerantea (Axolagabekeriaren aurka)
Batxilergoa (16-18 urte): Berradiskidetzea (Irlanda eta Hegoafrikako ereduei begira, Euskal Herriko oraingo egoerara hurbiltzen gara)



EI y 1er ciclo de EP (3-8 años): Los derechos de la infancia
2º ciclo de EP (8-10 años): Sociedad y medio ambiente (hacia una actitud más ecológica)
3er ciclo de EP (10-12 años): Intereligiosidad (El Islam y el cristianismo van de la mano)
1er ciclo de ESO (12-14 años): Explotación infantil (Niños como nosotros)
2º ciclo de ESO (14-16 años): Una sociedad tolerante (Luchando contra la indiferencia)
Bachiller (16-18 años): Reconciliación (Ponemos la mirada en los ejemplos de Irlanda y Sudáfrica, nos acercamos a la actual situación de Euskal Herria)

Astearen helburuak/Objetivos de la semana


     Gizartea aldatzen doa eta eskolak gizarterako prestatu behar ditu gizakiak. Horregatik gure praktikak etengabe aldatzen joan behar du. Nahiz eta gure heziketa estiloa balore berberetan oinarritu, lantzeko era eta gizarteari erantzuna emateko era ezin du urtez urte aldatu gabe geratu.  Zer dakar berri “Giza Eskubideen asteak”? Batez ere, gizarte egoerari erantzun baikor bat eskaintzeko klabeak bilatzea.

         La sociedad cambia y la escuela debe preparar individuos para insertarse en ella. Por eso nuestro que hacer debe renovarse constantemente. A pesar de que nuestro estilo educativo se siga basando en los mismos valores la forma de trabajarlos y de dar respuesta a las necesidades de la sociedad no se pueden quedar estancados. ¿Qué tiene de nuevo la “Semana de los Derechos Humanos”? Sobre todo buscar claves para ser capaces de aportar, en tono positivo, una respuesta a la realidad social.